Noël d ‘Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak Eusko Jaurlaritzaren 2025erako aurrekontu-proiektuaren datu garrantzitsuenak azaldu ditu. 15.728 milioi eurokoa izango da, hau da, iazkoa baino % 4,7 handiagoa Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko Aurrekontu Orokorren Proiektua onartu du gaur, 15.728 M/€. Aurrekontu orokorra 703 M€-tan handitu da, hau da, iaz baino % 4,7 handiagoa da.… Seguir leyendo D ‘Anjou Ogasun sailburuak: «15.728 milioi baliatuko ditugu gaurko eta biharko Euskadi eraikitzeko»
Autor: albisteak
ESNEKI Euskal Herriko Gazta eta Esnekien Azoka azaroaren 8an eta 9an egingo da Tolosan
Euskal Herriko gazta eta esneki mota guztien lehiaketaren hirugarren edizioa, XV. Frisoi Txapelketa, eta ikastaro herrikoiak izango dira, besteak beste. Salgai daude dagoeneko ‘Euskal Herriko Gazta Mahaia’ dastaketa gidaturako tiketak eta irekita dago haurrentzako jarduerarako izenematea, esneki.eus webgunean. ‘ESNEKI’ Euskal Herriko Gazta eta Esnekien Azoka berezia azaroaren 8an eta 9an ospatuko da Tolosan Tolosako Udalak,… Seguir leyendo ESNEKI Euskal Herriko Gazta eta Esnekien Azoka azaroaren 8an eta 9an egingo da Tolosan
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Psikiatria Unitate berriari esker, Osakidetzak hobetuko du paziente psikiatrikoen eta haien senideen arreta
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak Psikiatriako solairu berria (3 E) inauguratu du gaur goizean eta horretarako erabat eraberritu da 1.100 m2-ko azalera erabilgarriko eremua. Guztira 2.900.206 euroko inbertsioa egin ostean, Psikiatriako Unitate berrian ohe gehiago daude eta herritar gehiagori eman ahalko zaie arreta; halaber, itxura modernoagoa eta eguneratuagoa du. Oraingo Psikiatriako ospitalizazio-solairuari (3 D) erantsita dago Psikiatriako solairu berria; honako hauek… Seguir leyendo Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Psikiatria Unitate berriari esker, Osakidetzak hobetuko du paziente psikiatrikoen eta haien senideen arreta
Amaia Barredo: “Arabako Errioxako ardoaren, txakolinaren eta sagardoaren upategien Japoniako aurkezpenek ate handia zabaldu diete hurrengo esportazioei”
Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren ustez, Arabako Errioxako ardoaren, txakolinaren eta sagardoaren 23 upategiek atzo eta gaur Japonian egin dituzten aurkezpenek “ate handia zabaldu dute gure produktuak aurrerantzean estatu horretara esportatzeko, eta, hori bezain garrantzitsua dena, gure gastronomiarekiko eta Euskadiko elikagai- eta kultura-eskaintzarekiko gero eta interes handiagoa sortzen ari dira”. Gaur… Seguir leyendo Amaia Barredo: “Arabako Errioxako ardoaren, txakolinaren eta sagardoaren upategien Japoniako aurkezpenek ate handia zabaldu diete hurrengo esportazioei”
Euskadik 2025ean 15.728 m€ izango ditu ongizatean hazten jarraitzeko
Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2025eko Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Proiektua, 15.728 M€-koa. Aurrekontu orokorra 703 M€-tan handitu da, hau da, iaz baino % 4,7 handiagoa da. Legealdi honen lehen aurrekontua da, eta legealdiari heltzeko azaldutako espiritu ausarta laburbildu eta islatzen du. Eusko Jaurlaritzak egungo eta etorkizuneko Euskadi hiru zutaberen gainean eraikitzeko aukera aprobetxatuko du:… Seguir leyendo Euskadik 2025ean 15.728 m€ izango ditu ongizatean hazten jarraitzeko
HABErekiko hitzarmena onartu da euskal espetxeetan askatasunez gabetutako pertsonei euskarazko eskolak emateko
Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2025era luzatzea HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearekin akordioa, euskal espetxeetan askatasunez gabetuta dauden pertsonei euskara irakasteko. 100.000 euroko aurrekontua du. Justizia eta Giza Eskubideen sailburu María Jesús San Josék proposatuta, Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio HABErekiko kudeaketa-akordio honen luzapenari, eta Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan askatasunez gabetutako pertsonei ematen zaizkien euskara-ikastaroak,… Seguir leyendo HABErekiko hitzarmena onartu da euskal espetxeetan askatasunez gabetutako pertsonei euskarazko eskolak emateko
Ogasun, Gobernantza, Segurtasun, Osasun eta Ongizate sailen egitura berriak onartu dira
Gobernu Kontseiluak gaur onartu ditu Ogasun eta Finantza Sailaren, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren, Segurtasun Sailaren, Osasun Sailaren eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren egitura organikoak eta funtzionalak ezartzen dituzten dekretuak. Ogasun eta Finantza Sail honek bi sailburuordetza ditu: Ogasun Sailburuordetza eta Finantza Politika eta Aurrekontu Sailburuordetza. Kontrol Ekonomikoko Bulegoa ere barne hartzen… Seguir leyendo Ogasun, Gobernantza, Segurtasun, Osasun eta Ongizate sailen egitura berriak onartu dira
Jaurlaritzak Trapezistak programaren hazkundea bultzatu eta baliabideak eman dizkie programa kudeatzen duten gizarte-erakundeei urtearen bigarren erdiari ekiteko
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburu Nerea Melgosak proposatuta, gaurko gobernu kontseiluak Agintzari kooperatibari dirulaguntza zuzena ematea onartu du, Trapezistak programaren hedapena finantzatzeko. Trapezistak programak gizarteratzeko eta helduarora igarotzeko ibilbidean laguntzen die familiari laguntzeko sarerik ez duten gazteei. Trapezistak lankidetza publiko/sozialetik eraikitzen da. Pandemia betean sortu zen programa da, eta sendotzea eta haztea lortu du.… Seguir leyendo Jaurlaritzak Trapezistak programaren hazkundea bultzatu eta baliabideak eman dizkie programa kudeatzen duten gizarte-erakundeei urtearen bigarren erdiari ekiteko
Eusko Jaurlaritzak Balenciaga Museoari dirulaguntza ematea erabaki du ustiapen aurrekontuari aurre egiteko (Gobernu Bilera 2024-10-29)
Museo Balenciaga Getaria. Foto: Alfredo Merino Gobernu Kontseiluak gaurko batzarrean Balenciaga Museoari (Berroeta Aldamar merkataritza-sozietatea) zuzendutako 15.000 euroko dirulaguntza onartzea erabaki du. Patronatoko kideak diren instituzio publikoek, hau da, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kultura Ministerioa, aurre egin behar diete urtero ustiapen aurrekontuari eta dirulaguntza honen bidez konpromiso hori betetzen da. Instituzioek egiten duten… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzak Balenciaga Museoari dirulaguntza ematea erabaki du ustiapen aurrekontuari aurre egiteko (Gobernu Bilera 2024-10-29)
Eusko Jaurlaritzak Urduñako Udalari dirulaguntza bat ematea onartu du, hilerriko nitxo batzuk eraisteko eta hobitik ateratzeko lanekin jarraitu ahal izateko (Gobernu Bilera 2024-10-29)
Gaurko Gobernu Kontseiluaren bileran Urduñako Udalari 48.149,85 euroko dirulaguntza zuzena ematea onartu da. Ekarpen ekonomiko honen helburua da hilerriko nitxo batzuk, jada erabiltzen ez direnak, eraisteko lanak finantzatzea. Nitxo horiek kontzentrazio-esparruko eta Urduñako espetxeko biktima izan ziren presoen gorpuzkien lurperatzeen gainean daude eraikita daude eta. Nitxoak kendu ondoren, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, desobiratze… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzak Urduñako Udalari dirulaguntza bat ematea onartu du, hilerriko nitxo batzuk eraisteko eta hobitik ateratzeko lanekin jarraitu ahal izateko (Gobernu Bilera 2024-10-29)