Europako QYourself proiektu berritzailearen buru izango da UPV/EHU. Europar Batasunaren Erasmus+ programak finantzatuko du proiektua, eta desinformazioari aurre egitea du helburu, hainbat hezkuntza ingurunetako irakasleei alfabetatze mediatiko eta informatiboari buruzko ezagutzak, tresnak eta materialak emanez. Proiektuak 250.000 euroko finantzaketa eta bi urteko exekuzio epea izango ditu –2023ko azarotik 2025eko urrira bitarte–, eta desinformazioaren fenomenoari aurre egiteko… Seguir leyendo Europako proiektu berritzaile baten buru izango da UPV/EHU, hezkuntza inguruneetan desinformazioari aurre egiteko asmoz
Autor: albisteak
Europako Batzordeari proposatu zaio EBko Natura 2000 Sareko Garrantzi Komunitarioko Leku gisa babestea Igeldo, Jaizkibel eta Capbretongo itsaspeko hobiaren arteko itsas espazioa
Estatuko gobernuak abenduaren 26an emandako agindu batean, Europako Batzordeari zenbait itsas eremu proposatzea onartu da, EBko Natura 2000 Sareko GKL (garrantzi komunitarioko lekuak) bihurtzeko, eta horien artean dago «Jaizkibel-Capbreton» izenekoa. 1.500 kilometro karratuko eremua da, Igeldo eta Jaizkibel mendietatik hasi eta itsaso barrura zabaltzen dena, Capbreton izeneko urpeko hobiraino. Capbreton Gipuzkoako kostaldearen paraleloan igarotzen da,… Seguir leyendo Europako Batzordeari proposatu zaio EBko Natura 2000 Sareko Garrantzi Komunitarioko Leku gisa babestea Igeldo, Jaizkibel eta Capbretongo itsaspeko hobiaren arteko itsas espazioa
Keralty Colombia enpresako ordezkaritza batek Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea eta BioBizkaia bisitatu du
Gaur goizean, Kolonbiako Keralty Taldeko ordezkaritza bat Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean eta BioBizkaian izan da, gure osasun-eredua eta erakundearen ezaugarriak bertatik bertara ezagutzeko. Gerentziako Zuzendaritzak eta Berrikuntza eta Kalitateko Zuzendariordetzak sarrera bat egin ondoren, Laborategiko, Onkologia Pediatrikoko, Neurokirurgiako eta Anestesia Bizkorreko zerbitzuetako arduradunek zerbitzu kliniko horien funtzionamendua eta antolamendua azaltzeko aukera izan dute.