Euskadik 2030 Agendarekiko duen konpromisoa indartu du nazioarteko adituekin egindako jardunaldi batean

Eusko Jaurlaritzak Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen (ELGAren) txostena aurkeztu du. Txosten horren arabera, energia berriztagarriak, etxebizitza, mugikortasuna, iraupen luzeko langabezia eta biztanleriaren zahartzea dira garapen jasangarriaren erronka nagusiak. Era berean, Asier Aranbarri Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren zuzendariak Euskadiko Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren Plana azaldu du. Jardunaldian nazioarteko adituek parte hartu dute, hala… Seguir leyendo Euskadik 2030 Agendarekiko duen konpromisoa indartu du nazioarteko adituekin egindako jardunaldi batean

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin

Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz Egiptok eta Euskadik bi lurraldeen arteko harreman instituzional eta ekonomikoak sendotzen jarraitu dute, Ehab Badawi Egiptoko Errepublika Arabiarrak Espainian duen enbaxadoreak Euskadira egindako bisita ofizialarekin. Topaketa hau Basque Trade & Investmentek (BasqueTrade) bultzatu du, Egipto bezalako nazioarteko merkatu… Seguir leyendo Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa

Haizelur Debako ETEa da, balio erantsi handiko piezen doitasun-mekanizazioan jarduten du eta nazioartekotzearen aldeko apustua egin du. Azken zazpi urtetan, esportazioa minimoa izatetik fakturazioaren %35ekoa izatera igaro da. Enpresak bulego tekniko bat du eta pieza bakoitzaren mekanizazio-prozesuak optimizatzen dituzte bertan ingeniariek, 3D teknologiarik aurreratuenekin simulazioak eginez. Bi makina tridimentsionaleko gela bat ere badu, tenperatura konstantearekin,… Seguir leyendo Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa

400 profesionalek eman dute izena Betetzeko zailak diren Osakidetzako Lehen Mailako Arretako lanpostuen EPE-an

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak hainbat neurri hartu ditu osasun-zentroak eta kontsultategiak medikuez hornitzeko; horien artean dago, hain zuzen, LMAko Betetzeko zailak diren lanpostuen EPEa. Izena emateko epea joan den apirilaren 4an hasi zen, eta astebetean, gaur, apirilak 11ra arte, 400 profesional medikok eman dute izena eskainitako 143 plazetako batean sartzeko. Hala jakinarazi du… Seguir leyendo 400 profesionalek eman dute izena Betetzeko zailak diren Osakidetzako Lehen Mailako Arretako lanpostuen EPE-an

Mikrofluidika izango da protagonista Polymers and Medical Applications jardunaldiaren XIII. edizioan

Datorren maiatzaren 16an, Leartikerrek, Eusko Jaurlaritzako BRTA – Basque Research & Technology Alliance sareari atxikitako zentro teknologikoak, Polymers and Medical Applications urteroko ekitaldiaren hitzordu berri bat antolatu du Markina-Xemeingo instalazioetan. Ekitaldi horrek mikrofluidika izango du ardatz, fisika, kimika, ingeniaritza eta bioteknologiari buruzko ezagutzak biltzen dituen diziplina anitzeko teknologia. Fluidoek mikroeskalan duten portaera aztertzen du teknologia… Seguir leyendo Mikrofluidika izango da protagonista Polymers and Medical Applications jardunaldiaren XIII. edizioan

Berrikuntza, talentua eta kirol-industriako emakumeen mentoringa Basque Team Zentroan

Kirolaren euskal industrien berrikuntza eta mentoring arloko lehen topaketa egin da Getxoko Basque Team Zentroan. Jardunaldian euskal mentore eta menteeek parte hartu dute, baita kirol eta teknologia erakundeetako ordezkariek ere, kirol berrikuntzako ezagutzak eta esperientziak partekatzeko eta joerak aztertzeko helburuarekin. Eusko Jaurlaritzako Kirol eta Jarduera Fisikoaren Zuzendaritza, Basque Team Fundazioaren eta Kirol Eskolaren bitartez, Getxon… Seguir leyendo Berrikuntza, talentua eta kirol-industriako emakumeen mentoringa Basque Team Zentroan

Amaia Barredo Gipuzkoa bouaren omenaldian: «oraindik ere bakearen balioa erakuts diezaiekegu gure seme-alabei Donostiako kaian eta Euskadiko portuetan paseatzen dugunean»

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak adierazi duenez, «oraindik ere bakearen balioa erakuts diezaiekegu gure seme-alabei Donostiako kai eder horietatik eta Euskadiko gainerako portuetatik paseatzen ari garenean; izan ere, garai batean, 1936ko gerrako eszena gogorrak izan ziren Bizkaiko golkoko uretan, esaterako». Barredok, Eneko Goia alkatearekin eta Eider Mendoza Gipuzkoako Diputatu… Seguir leyendo Amaia Barredo Gipuzkoa bouaren omenaldian: «oraindik ere bakearen balioa erakuts diezaiekegu gure seme-alabei Donostiako kaian eta Euskadiko portuetan paseatzen dugunean»

Osasun Sailak eta Osakidetzak goi-mailako espezializazioa, berrikuntza eta ikerketa bultzatzen dute Parkinson gaixotasuna duten pazienteen tratamenduan

Urtero apirilaren 11n ospatzen den Parkinsonaren Mundu Egunean, Osasun Sailak eta Osakidetzak Parkinson gaixotasunaren (PG) tratamenduan arreta espezializatuagoa emateko eta terapia aurreratuenak eskaintzeko konpromisoa erakusten dute. Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Mugimenduaren Nahasmenduaren Unitatea —neurologia, neurokirurgia, neurofisiologia eta neurorradiologiako profesionalek osatzen dute— Parkinson gaixotasunaren eta mugimenduaren beste nahasmendu konplexu batzuen tratamendu kirurgikorako OSN (CSUR) Osasun Sistema Nazionalak… Seguir leyendo Osasun Sailak eta Osakidetzak goi-mailako espezializazioa, berrikuntza eta ikerketa bultzatzen dute Parkinson gaixotasuna duten pazienteen tratamenduan

Ixone Soroa: “Arrantza Politika Bateratua goitik behera berrikusi behar da, bere eraginkortasuna hobetzeko eta arrantzaren eta akuikulturaren erronkei heltzeko”

Ixone Soroa Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak Itsas Eskualde Periferikoen Komiteko (CRPM) Arrantzako Lantaldeak Bruselan egin duen bileran parte hartu du, eta adierazi duenez, “Europako herrialde periferikook bat gatoz Arrantza Politika Bateratua goitik behera berrikusteko beharrarekin, bere eraginkortasuna hobetzeko eta arrantzaren eta akuikulturaren erronkei heltzeko”. Lantaldeak Europako arrantza-merkatuaren level playing field edo baldintza-berdintasunaren garapen-estrategia… Seguir leyendo Ixone Soroa: “Arrantza Politika Bateratua goitik behera berrikusi behar da, bere eraginkortasuna hobetzeko eta arrantzaren eta akuikulturaren erronkei heltzeko”

Amaia Barredo, Eltziegoko “Lore eta Baratze” azokan

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak Eltziegoko (Arabako Errioxa) Lore eta Ortuaren XII. Azokan parte hartu du. Bertan, Nagusi enparantzan, lore, landare, fruta, barazki eta deribatuen postuak zaintzen zituzten pertsonen iritziak aldatu ditu eta «Lorea eta ortua» izeneko pintxoak dastatu ditu. Raul Perez Iratxeta sailburuordea, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia,… Seguir leyendo Amaia Barredo, Eltziegoko “Lore eta Baratze” azokan