Foru-Aldundiek, hiru hiriburuetako Udalek eta Eusko Jaurlaritzak akordio instituzionala sinatu dute Zainketen Aldeko Herri-Ituna egiteko

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetako udalek (Vitoria-Gasteiz, Bilbo eta Donostia-San Sebastián) eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak akordio instituzional bat sinatu dute gaur, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan, etorkizunean zaintzaren aldeko herrialde-mailako itun edo konpromiso bat lortzeko. Urrats berri eta erabakigarria da etorkizuneko Zainketen aldeko Euskal Ituna sendotzeko bidean, gizartearen beharrei eta… Seguir leyendo Foru-Aldundiek, hiru hiriburuetako Udalek eta Eusko Jaurlaritzak akordio instituzionala sinatu dute Zainketen Aldeko Herri-Ituna egiteko

Euskotrenek beste lau urtez babestuko du Ibaeta KEko emakumezkoen lehenengo mailako saskibaloi-taldea

Euskotrenek —Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren sozietate publikoa— eta Ibaeta Kirol Elkarteak gaur goizean aurkeztu dute emakumezkoen maila goreneko IDK Euskotren taldea beste lau urtez babesteko akordio berria. Talde hori Donostiako da, eta, hain zuzen ere, hiri horretan mugikortasuna hobetzeko trenbide‑azpiegitura berrien zenbait proiektu garatzen eta gauzatzen ari dira. Ekitaldia Donostiako José… Seguir leyendo Euskotrenek beste lau urtez babestuko du Ibaeta KEko emakumezkoen lehenengo mailako saskibaloi-taldea

48 ordutan, 1.777 pertsonak eskatu dute gazteen emantzipazioa laguntzeko Emantzipa laguntza berria

Joan den asteartean, otsailaren 20an, epea ireki zen 25 eta 29 urte bitarteko gazteek Emantzipa Programaren laguntza berria eskatzeko. Laguntza hori hilean 300 euro ordaintzean datza, gehienez ere 24 hilabetez, betiere etxebizitza libre baten alokairu-, hipoteka- edo mailegu-gastua egiaztatzen bada. Gaur goizean, Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak eta Miren Saratxaga Gazteriako… Seguir leyendo 48 ordutan, 1.777 pertsonak eskatu dute gazteen emantzipazioa laguntzeko Emantzipa laguntza berria

Etxebizitza Sailak eta Lasarte-Oriako Udalak alokairuko 80 zuzkidura-bizitoki eraikitzea adostu dute

Lasarte-Oriako alkate Agustin Valdiviak eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturako zuzendari Pablo García Astrainek Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak Gipuzkoako udalerri horretan egingo duen esku-hartze berriaren xehetasunak aurkeztu dituzte ostegun honetan. Alokairuko 80 zuzkidura-bizitokirarte eraikiko dira. Apartamentu horien ezaugarriak direla eta, bereziki egokiak dira emantzipazio-prozesuan sartuta dauden gazteak hartzeko, baina baita etxebizitzaren beharra… Seguir leyendo Etxebizitza Sailak eta Lasarte-Oriako Udalak alokairuko 80 zuzkidura-bizitoki eraikitzea adostu dute

Añanako etorkizuneko Ekoetxea eraikina Gatz Haranaren bihotzean dagoen antzinako gatz-biltegi baten hondakinen gainean eraikitako begiratoki bat izango da

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Añanako (Araba) Ekoetxea zentro berriaren egikaritzea lizitatuko du, 3.040.712 euroko zenbatekoarekin eta 24 hilabeteko egikaritze-epearekin. Horretarako, funtsezkoa da aurretik lurzorua lagatzeko izapideak amaitzea. Añanako etorkizuneko Ekoetxea Real kaleko 24. zenbakian kokatuta egongo da, Gatz Haranaren bihotzean. Egikaritze-proiektuari jarraikiz, espazio horretako eraikina gatz-larrainetara emango duen begiratoki bat izango… Seguir leyendo Añanako etorkizuneko Ekoetxea eraikina Gatz Haranaren bihotzean dagoen antzinako gatz-biltegi baten hondakinen gainean eraikitako begiratoki bat izango da

Lanbide Heziketako 5.0 Gastronomia Topaketak teknologia, jasangarritasuna eta osasuna hartu ditu ardatz

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eman dio hasiera gaur goizean Donostian Euskadiko Lanbide Heziketako 5.0 Gastronomia Topaketari. Hezkuntza Sailak antolatuta, 180 pertsonatik gora batu dira gaur Tabakaleran, batez ere Ostalaritzaren esparruko Lanbide Heziketako ikastetxeetako arduradunak —horiei zuzenduta baitago—, baina, baita nazioarteko proiekzioa duten sukaldariak (horietako batzuk Euskadiko Lanbide Heziketako Ostalaritza Eskoletako ikasle ohiak), familia-tradizioko gozogileak eta… Seguir leyendo Lanbide Heziketako 5.0 Gastronomia Topaketak teknologia, jasangarritasuna eta osasuna hartu ditu ardatz

Nerea Melgosak “minbizia diagnostikatuta duten eta bakarrik bizi diren pertsonen inpaktu psikologikoa” nabarmendu du

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak bakardadean bizi diren minbizidun pertsonen eragin psikologikoa nabarmendu du, eta guztiei dei egin die “kudeaketa eta jarraipen zehatza aplika dezaten, esparru laboral, ekonomiko eta psikosozialek eragin nabarmena jasaten dutelako”. Melgosak Bilboko Bizkaia Aretoan parte hartu du minbizia duten pazienteei eta haien senideei eskainitako “Minbiziaren aurkako… Seguir leyendo Nerea Melgosak “minbizia diagnostikatuta duten eta bakarrik bizi diren pertsonen inpaktu psikologikoa” nabarmendu du

Europako jardunbide hoberentzat aitortu dute nerabeentzako osasun mentalari buruzko Osakidetzaren proiektu bat

Europako Batzordeak Osakidetzako Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuaren proiektu bat aitortu du Osasun Mentalaren arloko Praktika Hoberentzat (bereziki Osasun Mentalaren Sustapenean eta Lehen Mailako Prebentzioan). 13 eta 18 urte bitarteko ikasle nerabeei zuzenduta, Bizkaiko 29 ikastetxetan ezarri da eta 2.000 ikasle baino gehiago trebatu ditu beren arazo emozionalak konpontzeko trebetasunetan. Erresilientzia eta curriculum sozioemozionala Bizkaiko… Seguir leyendo Europako jardunbide hoberentzat aitortu dute nerabeentzako osasun mentalari buruzko Osakidetzaren proiektu bat

Josu Erkorekak eta Esther Apraizek Euskal Poliziarako 280 plazako LEP berria aurkeztu dute

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak eta Esther Apraiz EUDELen lehendakariak gaur goizean aurkeztu dute Euskal Poliziako 280 plazako deialdi berria. Ertzaintzaren herritarren segurtasunerako oinarrizko eskalarako eta Euskadiko 21 udaltzaingo eta polizia-zerbitzuetarako plazak dira, bai eta Ertzaintzaren Trafikoko eta Bide Segurtasuneko unitateetan eta ikerketa kriminaleko taldeetan zuzenean sartzeko espezialitatea duten plazak ere.  Bihar, osteguna,… Seguir leyendo Josu Erkorekak eta Esther Apraizek Euskal Poliziarako 280 plazako LEP berria aurkeztu dute

Etxanobe detalla el proyecto de ampliación del Museo Guggenheim Urdaibai y avanza un proceso de participación ciudadana

La Diputada General de Bizkaia señala que la Diputación prosigue en la identificación de actuaciones para asegurar la viabilidad proyecto de modo que tenga un impacto positivo en el medioambiente y la revitalización de Busturialdea porque “la estrategia en el desarrollo del proyecto no ha cambiado”. La Diputada General de Bizkaia, Elixabete Etxanobe ha repasado… Seguir leyendo Etxanobe detalla el proyecto de ampliación del Museo Guggenheim Urdaibai y avanza un proceso de participación ciudadana