Barakaldoko Udal Euskaltegia ikasturte berrirako prestatzen ari da dagoeneko. Iratxe Foces Euskara zinegotziak gaur goizean aurkeztu du adinekoentzako ikastaro bereziak martxan jartzea oso prezio merkean: 25 euro. «Adineko pertsonek euskara ikasteko aukera izatea nahi dugu, bai hutsetik, bai eskoletara, lehendik dituzten ezagutzak freskatzeko. Eta horretarako tarifa berezi bat eskaintzea pentsatu dugu, ikasleentzat martxan jarri genuenaren… Seguir leyendo Udal Euskaltegiak 25 eurotan eskainiko ditu irailetik aurrera adinekoentzako euskara ikastaroak
Categoría: albisteak-berriak
G9 taldearen hezkuntza berrikuntzari buruzko lehenengo jardunaldiak
Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Bilboko Bizkaia Aretoa hezkuntza berrikuntzaren erreferente bihurtu da aste honetan, bertan egin baitira G9 unibertsitate taldeak (G-9) gai horretan sakontzeko antolatu dituen lehenengo jardunaldiak. Jardunaldietan taldeko unibertsitate publikoetako hogeita hamar bat irakasle entzutetsu bildu dira, bi egunez, eta ideia eta estrategia berritzaileak trukatzeko diseinatuta egon dira. Hasiera eta abiapuntu komunak… Seguir leyendo G9 taldearen hezkuntza berrikuntzari buruzko lehenengo jardunaldiak
Barakaldo, gizon bat atxilotu dute etxean droga-trafikoagatik
Ertzaintzak 42 urteko gizon bat atxilotu du Barakaldon, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Atxilotuaren etxebizitzan pilulak egiteko makina bat eta substantzia estupefazienteak, laurogei pilula zituen ontzi bat eta doitasun-baskula bat aurkitu zituzten. Gertakaria ostiral honetako 20:20ak aldera gertatu zen, Barakaldoko Santa Teresa auzoko etxebizitza batean. Gizon batek Ertzaintzari deitu zion, bikotekidearekin eztabaida bat izan… Seguir leyendo Barakaldo, gizon bat atxilotu dute etxean droga-trafikoagatik
2023ko datuak biltzen dituen “Euskadiko Gorroto Gertakariei buruzko Txostena” argitaratu da
24_0368 2023ko datuak biltzen dituen “Euskadiko Gorroto Gertakariei buruzko Txostena” argitaratu da 2023ko datuak biltzen dituen “Euskadiko Gorroto Gertakariei buruzko Txostena” argitaratu da Prentsa Zerbitzua 2024-06-24 • Dokumentua eskuragarri dago jada Ertzaintzaren webgunean Eusko Jaurlaritzak gaur goizean bidali du Eusko Legebiltzarrera “Euskadiko Gorroto Gertakariei buruzko 2023ko txostena”. Dokumentua Jon Mirena Landa UPV/EHUko Giza Eskubideen eta… Seguir leyendo 2023ko datuak biltzen dituen “Euskadiko Gorroto Gertakariei buruzko Txostena” argitaratu da
Leioako Emakumeen Jabekuntza Eskolak UPV/EHU aintzatetsi du berdintasunaren alde egindako lanagatik
LAKETek (Leioako Emakumeentzako Jabekuntza Eskola) Euskal Herriko Unibertsitateari eman dio Leioako pertsonek edo erakundeek gizartearen hainbat esparrutan berdintasunaren alde egindako lana eta konpromisoa aitortzeko bost sarietako bat. Ekitaldia asteazkenean izan zen eskolaren egoitzan eta saria jaso zuten Aitor Zurimendi UPV/EHUko idazkari nagusiak eta Elena Leiñena UPV/EHUko Berdintasun zuzendariak. Saria emateko ekitaldian, UPV/EHUk emakumeen artean zientzia… Seguir leyendo Leioako Emakumeen Jabekuntza Eskolak UPV/EHU aintzatetsi du berdintasunaren alde egindako lanagatik
UPV/EHU itsas ikerketaren eta iraunkortasunaren abangoardian dago Itsasgunearen abian jarrita
Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) inauguratu du Itsasgunea, itsasoaren ezagutzarekin eta teknologiarekin lotutako ikerketarako eta transferentziarako diziplina anitzeko gunea. Asmo handiko proiektu honen egoitza Bilboko Ingeniaritza Eskolako Nautikako eraikinean (Portugalete) egongo da. Inaugurazioan agintari ugari izan dira; besteak beste, hauek: Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea; Marisol Garmendia, Gobernuaren ordezkaria; Miren Artaraz, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria; Mikel… Seguir leyendo UPV/EHU itsas ikerketaren eta iraunkortasunaren abangoardian dago Itsasgunearen abian jarrita
Hiriko Soinuak lehiaketaren seigarren edizioan izena emateko epea ireki da uztailaren 11ra arte
Aurten ere, Barakaldoko Udalaren eskutik, Hiriko Soinuak Euskadiko bakarlari eta banda berrien bila itzuliko da, uztailaren 11ra arte izena emateko epea zabalik izango duen lehiaketa baten bidez. Sarien artean, Gaua Produccionesen estudioetan disko bat grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea daude, kategoria nagusiko talde irabazlearentzat eta Barakaldoko banda onenarentzat. Berdintasun eta Euskara proposamen irabazleek 4 abestiko EPa… Seguir leyendo Hiriko Soinuak lehiaketaren seigarren edizioan izena emateko epea ireki da uztailaren 11ra arte
17 euskal federazio atxiki zaizkio dagoeneko Euskal Kirol Federazioen Batasunak eta Eusko Jaurlaritzak kirolean euskara sustatzeko sinatu duten hitzarmenari
Lankidetza horren esparruan, EKFB-UFDVk euskara sustatzeko “Gu Geu, Kirola Euskaraz” kanpaina ere aurkeztu du, Jose Angel Iribar Athleticeko atezain ohiarekin eta erreferentziazko beste kirolari batzuekin batera, hala nola Julen Goiarekin eta Iñi Vicensekin. Euskararen erabilera normalizatzeko, ezinbestekoa da gure hizkuntza gaur egun modu ez-formalean erabiltzen den esparruetara ere iristea, hala nola aisialdira. Horregatik, Euskal Kirol… Seguir leyendo 17 euskal federazio atxiki zaizkio dagoeneko Euskal Kirol Federazioen Batasunak eta Eusko Jaurlaritzak kirolean euskara sustatzeko sinatu duten hitzarmenari
Eusko Jaurlaritzak 6 urtetik gorako haurrei zuzendutako kanpaina jarri du abian larrialdietarako 112 telefonoa erabiltzen ikas dezaten
Kanpaina bideo musikal dibertigarri batean oinarritzen da, eta Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemako erakunde guztien eskura jarriko da eta eskolako eta prestakuntzako hitzaldietan eta sare sozialetan erabiliko da Bideoaren helburua da adingabeek barneratzea 112ra garaiz egindako dei batek biziak salba ditzakeela 112ra garaiz egindako dei batek biziak salba ditzake. Horixe da Eusko Jaurlaritzak 6 urtetik… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzak 6 urtetik gorako haurrei zuzendutako kanpaina jarri du abian larrialdietarako 112 telefonoa erabiltzen ikas dezaten
Astekonomiak apirilean izan den esportazioen gorakada eta maiatzean izan den atzerritarren afiliazio kopuruaren errekorra jasotzen ditu
Apirilean ondasunen esportazioek izan duten portaera ona izango da gaurko Astekonomiaren abiapuntua. Asteko laburpenean, Gizarte Segurantzan erregistratutako atzerritarren afiliazio kopurua ere aipatuko da, maiatzean erregistro historikoa lortu baitzuen. Urtarriletik maiatzera bitartean autoen salmentari buruzko datu metatuek emango diote amaiera ikasturte-amaierako Astekonomiako bideoari. Batetik, apirilean, Euskaditik atzerrira egindako ondasunen esportazioek % 4,9 egin zuten gora, aurreko urteko… Seguir leyendo Astekonomiak apirilean izan den esportazioen gorakada eta maiatzean izan den atzerritarren afiliazio kopuruaren errekorra jasotzen ditu