Lan eta Enplegu Sailak Sartu Taldeari agindu dio administrazio-egoera irregularrean dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko proiektu bat, gizarte-sustraitzearen figuraren bidez. Gobernu Kontseiluak 60.000 euroko dirulaguntza emateko baimena eman du gaur. Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak proposatuta, berretsi egin da Sartu Taldeari emandako zuzeneko dirulaguntza, erakunde horrek 2023an hasitako «W» proiektua sendotzeko. Legegintzaldi… Seguir leyendo Lan eta Enplegu Sailak pertsonak gizarte-sustraitzearen bidez gizarteratzeko eta laneratzeko programa agindu dio Sartu Taldeari (Gobernu Bilera 2024-4-16)
Categoría: albisteak-berriak
Alegria-Dulantziko landa-eremuan enplegua sustatzeko proiektu bat garatzeko dirulaguntza onartu da (Gobernu Bilera 2024-4-16)
Gobernu Kontseiluak 60.000 euroko dirulaguntza emateko baimena eman du gaur, Alegria-Dulantziko landa-eremuan enplegua sustatzeko proiektu bat abian jartzeko. Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak proposatuta, berretsi egin da Lautada Landa Garapeneko Elkarteari zuzeneko dirulaguntza hau emango zaiola «Lautada Ekin Erausquyn de Alegria-Dulantzi» proiektu esperimentala abian jartzeko. Ekimen eta lankidetza publiko-pribaturako espazio bat sortzean… Seguir leyendo Alegria-Dulantziko landa-eremuan enplegua sustatzeko proiektu bat garatzeko dirulaguntza onartu da (Gobernu Bilera 2024-4-16)
Ertzaintzak hiru unibertsitatetako ikasleen praktiketako formakuntzan lagunduko du
Deustuko Unibertsitateak, Miguel de Cervantes Unibertsitate Europarrak eta Errioxako Unibertsitateak Ertzaintzarekin lankidetzan jardun nahi dute horietako praktiketako ikasleak Ertzaintzarekin presta daitezen Gobernu Kontseiluak gaur eman du oniritzia hiru unibertsitaterekin hezkuntza-arloan lankidetza ezartzeko hiru hitzarmen sinatzeko. Lankidetza horrek balioko du ikasleei prestakuntza integrala, teorikoa eta praktikoa eskaintzeko eta, era horretara, prestakuntza profesionala ziurtatzeko, haien enplegagarritasuna eta… Seguir leyendo Ertzaintzak hiru unibertsitatetako ikasleen praktiketako formakuntzan lagunduko du
Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro bideratuko ditu musika-jarduera profesionala sustatzera iaz baino 160.000 euro gehiago (Gobernu Bilera 2024-4-16)
Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2024ko ekitaldiko musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntza deialdia. Kultura eta Hizkuntza Politika sailak iaz baino 160.000 euro gehiago bideratuko ditu deialdi honetara eta guztira milioi bat eurorekin lagunduko du musika-jarduera profesionala. Helburua da musikagintzaren balio kate osoa indartzea, hau da, sorkuntza, ekoizpena, erakustaldia, kontsumoa eta profesionalen lana beti ere enpresen eta programazioaren… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro bideratuko ditu musika-jarduera profesionala sustatzera iaz baino 160.000 euro gehiago (Gobernu Bilera 2024-4-16)
Eusko Jaurlaritzak 3,7 milioi euroko dirulaguntzak onartu ditu euskara ikasteko doakotasuna finantziatzeko
Euskara ikasleek maila guztietan (A1etik C2ra) izango dituzte dirulaguntzak lortzeko aukera Eusko Jaurlaritzak 3.775.500 euroko partida onartu du, bere gaurko Gobernu Kontseiluan, Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegietako ikasleen euskara ikasteko prozesua diruz laguntzeko. Honen bitartez, ikasketak doan izateko Jaurlaritzak hartu zuen konpromisoari erantzunez, diruz lagunduko dira A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 lortzen dutenak. Guztira… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzak 3,7 milioi euroko dirulaguntzak onartu ditu euskara ikasteko doakotasuna finantziatzeko
Eusko Jaurlaritzak 45.000 eurorekin lagunduko du Elkar Argitaletxearen eta Jakin Fundazioaren “Geruzak” proiektua (Gobernu Bilera 2024-4-16)
Elkar Argitaletxeak eta Jakin Fundazioak sortutako “Geruzak” egitasmoaren helburua gazteen artean feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua lantzeko ikus-entzunezko sorta bat sortzea da. Proiektu hori sozializatzeko Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 44.950 euroko dirulaguntza bate mango dio Elkar Argitaletxeari. Ius-entzunezkoak 16 eta 22 urte arteko gazteei bideratuta daude eta tematikoak dira. Bideo bakoitzak gai nagusi bat… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzak 45.000 eurorekin lagunduko du Elkar Argitaletxearen eta Jakin Fundazioaren “Geruzak” proiektua (Gobernu Bilera 2024-4-16)
Ireki da Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzak sustatutako laguntzen deialdia
Gobernu Kontseiluak Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzak bultzatutako hainbat laguntza onartu ditu gaur, 1.650.000 euroko balioarekin. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak proposatuta, laguntza hauek tokiko, hezkuntzako eta herritarren partaidetzako eremuetan bizikidetza sustatzera bideratuta daude, baita irabazi-asmorik gabeko erakundeei, udalerriei eta Euskadiko gainerako toki-erakundeei ere. Elkarrekin Bonuen Programaren deialdiak 500.000 euroko aurrekontua du, hiru… Seguir leyendo Ireki da Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzak sustatutako laguntzen deialdia
Eusko Jaurlaritzak Onkologikoa Osakidetzan behin betiko integratzeko hitzarmena sinatzea onartu du
Gobernu Kontseiluak onartu du Onkologikoa Euskal Osasun Zerbitzuan, Osakidetzan, behin betiko integratzeko hitzarmena sinatzea. Hitzarmen horren bidez egituratuko da Onkologikoa izeneko osasun-zentroa Euskadiko Osasun Sisteman integratzeko prozesua. Prozesu hori gauzatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko ekitaldirako aurrekontu-legearen xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuz egingo den dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrela, osatuko da 1988an, Euskal Osasun Zerbitzuak Institutu Onkologikoarekin… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzak Onkologikoa Osakidetzan behin betiko integratzeko hitzarmena sinatzea onartu du
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako abokatuen elkargoentzako dirulaguntza onartu da doako laguntza juridikoa emateko
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak dirulaguntza onartu dio gaur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoei, doako laguntza juridikoa emateko emakumearen aurkako indarkeriaren, familia barruko indarkeriaren eta sexu-askatasunaren aurkako delituen biktimei, eta indarkeriaren biktima diren haurrei, nerabeei eta pertsona desgaituei. Aurten, hitzarmen berri bat izapidetu da indarkeriaren biktima diren haurrei,… Seguir leyendo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako abokatuen elkargoentzako dirulaguntza onartu da doako laguntza juridikoa emateko
Osasun Sailak abian jarri ditu osasunaren arloko profesionalen etengabeko prestakuntzarako jarduerak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako eta erakundeentzako laguntzak
Jarduerak zuzenduko dira bilakaera zientifikoaren eta teknologikoaren aurrean osasunaren arloko profesionalen ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak eguneratzera eta hobetzera eta osasunaren arloko ikerketa sustatzera Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2024an osasunaren arloko profesionalen etengabeko prestakuntzarako jarduerak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako eta erakundeentzako laguntzak deitzeko Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren Agindua. Jarduerak zuzenduko dira bilakaera zientifikoaren… Seguir leyendo Osasun Sailak abian jarri ditu osasunaren arloko profesionalen etengabeko prestakuntzarako jarduerak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako eta erakundeentzako laguntzak