Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak industria-eraldaketa jasangarriaren eskualde-erronkak aztertuko ditu Eskualdeen Europako Batzordeak Alemanian antolatutako mintegi batean. Gainera, Europako Eskualdeen eta Automobilgintzaren Industriaren arteko Aliantzaren ordezkari gisa joango da.
Categoría: albisteak-berriak
Industriak AGROFOODTech azeleragailuaren edizio berri bat jarri du abian nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresa-proiektuetarako
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzaren Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoaren bidez, AGROFOODTech azeleragailua jarri du abian, nekazaritzako elikagaien sektorean enpresa berritzaile berriak sortzen laguntzeko.
856.000 euro arte eszenikoak eta musikalak sustatzeko laguntzetarako
Kulturako Zuzendaritza Nagusiak 856.000 euroko finantzaketa emango dio arte eszenikoen eta musikalen sektoreari, enpresa, profesional eta hirugarren sektoreei zuzendutako jaialdiak, lehiaketak, kontzertuak edo ikuskizunak ekoizteko edo egiteko hiru laguntza-deialdi abian jarriz.
Landa Garapenak ‘Nafarroako Enoturismo Gida’ kaleratu du upategien jarduera ezagutzera emateko eta sektoreko turismoa sustatzeko
José Mari Aierdi, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontesilariak, ‘Nafarroako Enoturismo Gida’ aurkeztu du. Nafarroako Mahastitzaintza eta Enologia Zentroko (EVENA) langileek osatutako lanean Foru Komunitatean kokatutako 98 upategien informazioa eskuratu daiteke.
Rip Curl-eko GromSearch munduko probaren 25.urteurrena ospatuko du Donostiak
200 surflari inguru joango dira asteburu honetan Europako zirkuitoan parte hartzera Hamarkada bat baino gehiago da Dosnostian lurreratu gabe dagoela, eta Rip Curl Gormsearch munduko zirkuitoko estatu mailako proba bakarra apirilaren 5ean, 6an eta 7an egingo da Zuriollako hondartzan. Inaki Garbarain Kiroletako eta Bizitza Osasungarriko zinegotziak nabarmendu duenez, “Donostiaren izaera surflaria, eta, zehatzago esanda, Zurriolako… Seguir leyendo Rip Curl-eko GromSearch munduko probaren 25.urteurrena ospatuko du Donostiak
46 pertsonak hasi dute Udaltzaingoaren oinarrizko ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan
46 pertsonak, 10 emakumek eta 36 gizonek, Udaltzaingoaren oinarrizko ikastaroa hasi berri dute Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan , oposizioaren lehen faseko hautaprobak gainditu ondoren. La entrada 46 pertsonak hasi dute Udaltzaingoaren oinarrizko ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan aparece primero en Agencia de Noticias.
Nafarroak MRR funtsetatik 579 milioi euroko finantzaketari eutsita amaitu zuen otsaila
Nafarroak 579 milioi euroko zenbatekoarekin amaitu zuen otsaila, MRR funtsen Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko proiektuei esleituta eta Next Generation estrategian integratutako laguntzen baitan. Finantzaketa horretatik 538 milioi jaso eta kontabilizatu dira.
Barakaldoko Udalak auzoak berrikusten jarraitzen du Aldundiko suhiltzaileen eskutik, suteetan traba egin dezaketen oztopoak kentzeko
Barakaldoko Udalak, Udal Zerbitzuen arloaren bitartez, hiriko auzoak berrikusten jarraituko du, jarduketa batean larrialdi-zerbitzuak oztopa ditzaketen oztopoak kentzeko. David Arribas Udal Zerbitzuetako zinegotziak gaur goizean egin du Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuko eta udaleko teknikariekin egin ohi duen beste topaketa bat. Topaketa horietan hainbat auzo berrikusten dituzte, larrialdietako ibilgailuentzat 2015ean hasitako irisgarritasuna… Seguir leyendo Barakaldoko Udalak auzoak berrikusten jarraitzen du Aldundiko suhiltzaileen eskutik, suteetan traba egin dezaketen oztopoak kentzeko
Xabier Legarretak «Aita Mari» hartu du etxera itzultzean
Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asiloko zuzendariak Aita Mari itsas salbamendu humanitarioko itsasontzia hartu du Bilbon, 12. misioaren ostean. Misio horretan 43 pertsona erreskatatu ditu. Legarretak Aita Mariren eta bere tripulazioaren lana goraipatu du. «Asko gara Aita Mari proiektuaren atzean dauden balioekin identifikatzen garen euskaldunak», esan du. Azkenik, Migrazio eta Asiloko zuzendariak mezu bat… Seguir leyendo Xabier Legarretak «Aita Mari» hartu du etxera itzultzean
Dbizi-k Geltoki+ aurkeztu du, bizikleta elektrikoak aparkatzeko sistema berria
Helmugako geltoki jakin batzuk beteta daudenean erabili ahal izango da funtzionalitate berri hori Dbizik, Donostiako bizikleta sistema publikoak, Geltoki+ abian jarriko du. Dbizi sistemaren funtzionalitate berri bat da, eta bere helburua da herritarrei kalitatezko zerbitzua eta beraien beharretara egokitutakoa ematen jarraitzea. Funtzionalitatea apirilaren 2tik aurrera egongo da erabilgarri. Hala, Dbizik aparkaleku gehiago eskainiko ditu bere… Seguir leyendo Dbizi-k Geltoki+ aurkeztu du, bizikleta elektrikoak aparkatzeko sistema berria