Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak pertsona kalteberenei justiziarako sarbidea errazteko eta borroka politikorako eremu bihur ez dadin lortzeko konpromisoa hartu du

San Josék ‘Doluan komunikatzeko eta laguntzeko artea: erantzukizun instituzionala eta komunitarioa’ UPV/EHUren udako ikastaroa inauguratu du Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen sailburu María Jesús San Josék gaur aitortu duenez, bere erronka nagusia justizia borroka politikorako eremu ez bihurtzea da, eztabaida publikoan agertzen denean “pertsonen errealitatearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik” izan ohi delako. Hori dela… Seguir leyendo Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak pertsona kalteberenei justiziarako sarbidea errazteko eta borroka politikorako eremu bihur ez dadin lortzeko konpromisoa hartu du

Lehendakariak Bilbon gertatutako emakume baten hilketa gaitzetsi du

Imanol Pradales Lehendakariak, Iraupen Luzeko Zainketen ebidentzian oinarritutako politikei buruzko 7. Konferentziaren inaugurazioa dela eta Euskalduna Jauregian hitzaldia eskaini aurretik, Bilbon bart gauean gertatutako hilketa matxista irmoki gaitzetsi du. Halaber, biktimaren familiari babesa helarazi dio, «gure pentsamendua, eta euskal gizarte osoarena, familiarekin eta lagunekin» dagoela ziurtatuz, eta horrelako gertakarien aurrean gizartearen papera ere aipatu du.… Seguir leyendo Lehendakariak Bilbon gertatutako emakume baten hilketa gaitzetsi du

Bilbo, emakume bat hil da bikotekideak arma zuriz egindako zaurien ondorioz

24_0507 Bilbo, emakume bat hil da bikotekideak arma zuriz egindako zaurien ondorioz Bilbo, emakume bat hil da bikotekideak arma zuriz egindako zaurien ondorioz Prentsa Zerbitzua 2024-09-12 Gaur goizaldean 34 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, bere bikotekidea, 31 urteko emakume bat, ustez hiltzeagatik. Santutxu eta Atxuri arteko etxebizitza batean hil da, arma zuriz egindako zaurien… Seguir leyendo Bilbo, emakume bat hil da bikotekideak arma zuriz egindako zaurien ondorioz

Nafarroako Memoriaren Institutuak Ramón Díaz Delgado eta Enrique Cayuelaren istorioa komikira eraman du

Nafarroako Memoriaren Institutuak Ramon Diaz Delgado eta Enrique Cayuelaren istorioa komikira eraman du. Bi errepublikano horiek ihes egitea lortu zuten, sei hilabete Iruñeko autobus geltoki zaharreko ordularian ezkutatuta igaro ondoren. La entrada Nafarroako Memoriaren Institutuak Ramón Díaz Delgado eta Enrique Cayuelaren istorioa komikira eraman du aparece primero en Agencia de Noticias.

Gizonezkoen futboleko 1. eta 2. mailako gazteen kategoriak, Nafarroako 38. Kirol Jokoen berritasun nagusia

Nafarroako Gobernuak, Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Nafarroako Institutuaren (INDAF) bitartez, berriki argitaratu du NAOn Nafarroako XXXVIII. Kirol Jokoen deialdia. Aurten, berritasun nagusi bat sartu du: gizonezkoen futbol zelaiko lehen eta bigarren maila gazteak sartu dira programan, eta, horri esker, nahi duten Nafarroako ikasle edo biztanle guztiek parte hartu ahal izango dute kirol modalitate horretan, Alebinetatik… Seguir leyendo Gizonezkoen futboleko 1. eta 2. mailako gazteen kategoriak, Nafarroako 38. Kirol Jokoen berritasun nagusia

Gitarra eta folklorea, protagonista asteburu honetan Arguedas eta Uxueko Kultur kontzertuetan

Nafarroako Arguedas eta Ujué herriak zuzeneko musikaren epizentroa izango dira Jesús Carbonell eta Ortzadar Euskal Folklore Taldearen emanaldiekin, Kultur 2024 programaren baitan. Kultura Zuzendaritza Nagusiak – Príncipe de Viana Erakundeak antolatutako emanaldiok askotariko musika estiloak eskainiko dituzte, gitarra eta kultura flamenkoetatik hasi eta folkloreraino, aire zabaleko agertokietan. Asteburuko egitaraua irailaren 13an, ostirala, 20:00etan hasten da… Seguir leyendo Gitarra eta folklorea, protagonista asteburu honetan Arguedas eta Uxueko Kultur kontzertuetan

I+G proiektu estrategiko batek bularreko minbiziaren arriskua zenbatesteko metodologia berri bat garatu du, baheketa pertsonalizatuak egiteko aukera emanez

Nafarroako Gobernuko Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak 970.117,83 eurorekin finantzatu du NAGENMx proiektua, I+Gko proiektu estrategikoetarako laguntzen deialdiaren barruan. Helburua izan da bularreko minbiziaren arriskua zenbatesteko metodologia berri bat garatzea, medikuntza pertsonalizatuko teknikak barne, hala nola arriskuaren osagai genomikoaren eta epidemiologikoaren azterketa.

Lanbide aprueba el Plan de Acciones de Empleo de Barakaldo 2024-2025 con una subvención de 1,02 millones de euros

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak osorik onartu du Barakaldoko Udalaren proposamena, 2024-2025 Enplegu Plan bat garatzeko. Plan horretan 63 pertsona zuzenean kontratatzea aurreikusten da, onura publikoko 30 proiekturen bidez, bai eta beste 31 pertsonari mesede egingo dieten enpresak kontratatzeko laguntzak ematea ere. Guztira, Lanbidek 1.028.000 euroko dirulaguntza emango du ekintza horietarako. «Oso pozik gaude Barakaldoko enplegu-planek gero… Seguir leyendo Lanbide aprueba el Plan de Acciones de Empleo de Barakaldo 2024-2025 con una subvención de 1,02 millones de euros

Nafarroako Osasun Sistema Publikoa Humanizatzeko 2024-2028 Estrategia berriaren parte-hartze publikoaren prozesua ireki du Osasun Departamentuak

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak parte-hartze prozesu bat sustatu du 2024-2028 Nafarroako Sistema Publikoa Humanizatzeko Estrategia garatzeko, eta, horretarako, jendaurreko erakustaldi bat ireki du 2024ko urriaren 9ra arte. Epe horretan, Estrategiaren oinarrizko dokumentuaren edukia ikusi ahal izango da, eta ekarpen zehatzak egin ahal izango dira egungo laguntza eredua hobetzeko. Nafarroako Osasun Sistema Publikoa Humanizatzeko Estrategia 2017an sortu zen eta profesionalen… Seguir leyendo Nafarroako Osasun Sistema Publikoa Humanizatzeko 2024-2028 Estrategia berriaren parte-hartze publikoaren prozesua ireki du Osasun Departamentuak

Nafarroako gazte boluntarioak Aljeria, Kolonbia, El Salvador eta Mexikoko hamar lankidetza proiektutara bidaiatzeko prestatzen ari dira

Ikasteko gogoa, egokitzeko gaitasuna eta munduko zati desberdinetako komunitateek jendearen alde egiten duten lana ezagutzeko ilusioa dira esperientzia honen osagai nagusiak. Hasi da ‘Joan, Parte Hartu eta Konta Iezaguzu’ren edizio berria; Nafarroako Gazteriaren Institutuak (INJ) urtero Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuarekin lankidetzan Gizarte Babesaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez antolatzen duen nazioarteko… Seguir leyendo Nafarroako gazte boluntarioak Aljeria, Kolonbia, El Salvador eta Mexikoko hamar lankidetza proiektutara bidaiatzeko prestatzen ari dira