Amaia Barredo: “Arabako Errioxako ardoaren, txakolinaren eta sagardoaren upategien Japoniako aurkezpenek ate handia zabaldu diete hurrengo esportazioei”

Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren ustez, Arabako Errioxako ardoaren, txakolinaren eta sagardoaren 23 upategiek atzo eta gaur Japonian egin dituzten aurkezpenek “ate handia zabaldu dute gure produktuak aurrerantzean estatu horretara esportatzeko, eta, hori bezain garrantzitsua dena, gure gastronomiarekiko eta Euskadiko elikagai- eta kultura-eskaintzarekiko gero eta interes handiagoa sortzen ari dira”. Gaur… Seguir leyendo Amaia Barredo: “Arabako Errioxako ardoaren, txakolinaren eta sagardoaren upategien Japoniako aurkezpenek ate handia zabaldu diete hurrengo esportazioei”

Euskadik 2025ean 15.728 m€ izango ditu ongizatean hazten jarraitzeko

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2025eko Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Proiektua, 15.728 M€-koa. Aurrekontu orokorra 703 M€-tan handitu da, hau da, iaz baino % 4,7 handiagoa da. Legealdi honen lehen aurrekontua da, eta legealdiari heltzeko azaldutako espiritu ausarta laburbildu eta islatzen du. Eusko Jaurlaritzak egungo eta etorkizuneko Euskadi hiru zutaberen gainean eraikitzeko aukera aprobetxatuko du:… Seguir leyendo Euskadik 2025ean 15.728 m€ izango ditu ongizatean hazten jarraitzeko

HABErekiko hitzarmena onartu da euskal espetxeetan askatasunez gabetutako pertsonei euskarazko eskolak emateko

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2025era luzatzea HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearekin akordioa, euskal espetxeetan askatasunez gabetuta dauden pertsonei euskara irakasteko. 100.000 euroko aurrekontua du. Justizia eta Giza Eskubideen sailburu María Jesús San Josék proposatuta, Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio HABErekiko kudeaketa-akordio honen luzapenari, eta Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan askatasunez gabetutako pertsonei ematen zaizkien euskara-ikastaroak,… Seguir leyendo HABErekiko hitzarmena onartu da euskal espetxeetan askatasunez gabetutako pertsonei euskarazko eskolak emateko

Jaurlaritzak Trapezistak programaren hazkundea bultzatu eta baliabideak eman dizkie programa kudeatzen duten gizarte-erakundeei urtearen bigarren erdiari ekiteko

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburu Nerea Melgosak proposatuta, gaurko gobernu kontseiluak Agintzari kooperatibari dirulaguntza zuzena ematea onartu du, Trapezistak programaren hedapena finantzatzeko. Trapezistak programak gizarteratzeko eta helduarora igarotzeko ibilbidean laguntzen die familiari laguntzeko sarerik ez duten gazteei. Trapezistak lankidetza publiko/sozialetik eraikitzen da. Pandemia betean sortu zen programa da, eta sendotzea eta haztea lortu du.… Seguir leyendo Jaurlaritzak Trapezistak programaren hazkundea bultzatu eta baliabideak eman dizkie programa kudeatzen duten gizarte-erakundeei urtearen bigarren erdiari ekiteko

Ogasun, Gobernantza, Segurtasun, Osasun eta Ongizate sailen egitura berriak onartu dira

Gobernu Kontseiluak gaur onartu ditu Ogasun eta Finantza Sailaren, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren, Segurtasun Sailaren, Osasun Sailaren eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren egitura organikoak eta funtzionalak ezartzen dituzten dekretuak.  Ogasun eta Finantza Sail honek bi sailburuordetza ditu: Ogasun Sailburuordetza eta Finantza Politika eta Aurrekontu Sailburuordetza. Kontrol Ekonomikoko Bulegoa ere barne hartzen… Seguir leyendo Ogasun, Gobernantza, Segurtasun, Osasun eta Ongizate sailen egitura berriak onartu dira

Eusko Jaurlaritzak Urduñako Udalari dirulaguntza bat ematea onartu du, hilerriko nitxo batzuk eraisteko eta hobitik ateratzeko lanekin jarraitu ahal izateko (Gobernu Bilera 2024-10-29)

Gaurko Gobernu Kontseiluaren bileran Urduñako Udalari 48.149,85 euroko dirulaguntza zuzena ematea onartu da. Ekarpen ekonomiko honen helburua da hilerriko nitxo batzuk, jada erabiltzen ez direnak, eraisteko lanak finantzatzea. Nitxo horiek kontzentrazio-esparruko eta Urduñako espetxeko biktima izan ziren presoen gorpuzkien lurperatzeen gainean daude eraikita daude eta. Nitxoak kendu ondoren, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, desobiratze… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzak Urduñako Udalari dirulaguntza bat ematea onartu du, hilerriko nitxo batzuk eraisteko eta hobitik ateratzeko lanekin jarraitu ahal izateko (Gobernu Bilera 2024-10-29)

Eusko Jaurlaritzak Balenciaga Museoari dirulaguntza ematea erabaki du ustiapen aurrekontuari aurre egiteko (Gobernu Bilera 2024-10-29)

Museo Balenciaga Getaria. Foto: Alfredo Merino Gobernu Kontseiluak gaurko batzarrean Balenciaga Museoari (Berroeta Aldamar merkataritza-sozietatea) zuzendutako 15.000 euroko dirulaguntza onartzea erabaki du.  Patronatoko kideak diren instituzio publikoek, hau da, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kultura Ministerioa, aurre egin behar diete urtero ustiapen aurrekontuari eta dirulaguntza honen bidez konpromiso hori betetzen da. Instituzioek egiten duten… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzak Balenciaga Museoari dirulaguntza ematea erabaki du ustiapen aurrekontuari aurre egiteko (Gobernu Bilera 2024-10-29)

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Txindoki mendian istripua izan duen mendizale bat eta hura lagundu duen mendizale bat erreskatatu dituzte

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak eta Gipuzkoako suhiltzaileek istripua izan duen emakume bat erreskatatu dute gaur arratsaldean, Txindoki mendian, Abaltzisketan, erorikoa izan ondoren. Gertakaria gaur arratsaldeko hiru eta erdietan izan da, dei batek SOS Deiak 112 Larrialdi Zerbitzura deitu duenean, Txindoki mendiaren inguruan istripua izan duen emakume baten berri emateko. Mendizaleak erorikoa izan du, eskumuturra… Seguir leyendo Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Txindoki mendian istripua izan duen mendizale bat eta hura lagundu duen mendizale bat erreskatatu dituzte

Derioko taberna batean lapurreta egin duen gizona atxilotu dute atzetik segi ondoren

Ertzaintzako agenteek 39 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, astelehena, goizaldean, Sondikan, lehentxeago Derioko taberna batean indarra erabiliz egindako lapurretan parte hartzeagatik. Lapurreta egin ondoren, ibilgailu batean ihes egin zuen, eta ihesi zihoala, zirkulaziorako arrisku larriko egoerak sortu zituen, eta bere atzetik irten zen polizia-ibilgailuarekin talka egin zuen. Atzo goizaldeko bostak baino lehentxeago, Ertzaintzari jakinarazi… Seguir leyendo Derioko taberna batean lapurreta egin duen gizona atxilotu dute atzetik segi ondoren