School accessories, books and fresh apple against chalkboard Zizur Nagusiko ikastetxeetako eskola-menuen kalitatea bermatuta dago, eta herri horretako Catalina de Foix, Erreniega eta Done Jakue Bidea ikastetxeetako jantokietako elikadura-zerbitzua normaltasun osoz garatzen ari da.
Categoría: albisteak-berriak
Hiriarteko errepideko bidaiarien garraioaren greba orokorra gorabeherarik gabe egin da eta %40ko gutxieneko zerbitzuekin
Hiriarteko errepideko bidaiarien garraiorako gaurko deitutako greba orokorra gorabeherarik gabe igarotzen ari da, eta funtsezko zerbitzuak eta herritarrentzat sentikorrenak diren garraioen ohiko funtzionamendua bermatu dira. La entrada Hiriarteko errepideko bidaiarien garraioaren greba orokorra gorabeherarik gabe egin da eta %40ko gutxieneko zerbitzuekin aparece primero en Agencia de Noticias.
Alokairu-poltsa gehieneko historikora iritsi da, Nasuvinsari errentamendu babesturako 1.000 etxebizitza partikular laga baitzaizkio
“Berme osoa”, errentatzailearen “lasaitasuna” edo “abantaila fiskalak” nabarmendu dituzte gaur arratsaldean Alokairu Poltsaren programarekin izandako lankidetzarengatik aintzatetsi dituzten pertsonek. Programa hori bere historiko gorenera iritsi da, eta dagoeneko 1.000 etxebizitza partikular ditu errentamendu babesturako.
Osasun demokratikoa, zerbitzu publikoen inguruan herritarrek duten pertzepzioa, indarkeria matxista eta Nafarroako nortasuna aurkitzen dira Azterketa eta Prospekzio Bulegoak 2025erako egingo dituen inkesten gai nagusien artean
Osasun demokratikoa, zerbitzu publikoen inguruan herritarrek duten pertzepzioa, indarkeria matxista eta Nafarroako nortasuna aurkitzen dira Azterketa eta Prospekzio Bulegoak 2025erako egingo dituen inkesten gai nagusien artean. Horrela adierazi du Felix Taberna lehen lehendakariordeak eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak, erakunde horretara egindako bisita batean, Txerra Garcia de Eulate zuzendari kudeatzailearekin batera.
Bi Nafarroen Mintegiak 50 bat lagun bildu ditu Altzuzako Oteiza Museoan
Ana Ollo lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria Bi Nafarroen XIX. Mintegiaren buri izan da gaur goizean. 2005etik egiten den txandakako topaketa da, Pirinioen alde batean eta bestean, eta aurtengo edizioan Jorge Oteiza Fundazio Museoan egin da, Altzuzan. Mintegiaren amaieran, Xuriñe Peñas Eguesibarreko alkateak, Eric Le Blay Terres de Navarre/Nafarroako Lurraldeak elkarteko presidenteak eta… Seguir leyendo Bi Nafarroen Mintegiak 50 bat lagun bildu ditu Altzuzako Oteiza Museoan
Nafarroak eta Pirinio Atlantikoek indarrak batu dituzte Larrun mendia zaintzeko eta ingurunea biziberritzeko, tokiko garapenerako palanka gisa
Nafarroak eta Pirinio Atlantikoek bat egin dute mugaz gaindiko proiektu bat martxan jartzeko, Larrun mendiaren ingurune naturala babestea sustatzearren –mugaren bi aldeetan isurialdeak dituena— eta, aldi berean, lurralde-garapen iraunkorreko ekimenak bultzatzearren, inguruan jarduera sortu eta eremua biziberritzen laguntze aldera. Proiektua 3 milioi euroko aurrekontuarekin jarriko da abian. Jose Mari Aierdi Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta… Seguir leyendo Nafarroak eta Pirinio Atlantikoek indarrak batu dituzte Larrun mendia zaintzeko eta ingurunea biziberritzeko, tokiko garapenerako palanka gisa
200 pertsona baino gehiago bildu dira Baluarten, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko Foru Lege berriaren parte-hartze prozesua abian jartzeko ekitaldian
Lurralde Kohesiorako kontseilaria den Oscar Chivitek administrazio publikoak “bideratzailea” izan behar duela adierazi du, bizitza hobetzeko eta Foru Komunitateko lurralde guztien garapena bermatzeko pentsatutako administrazio-prozesuak arindu eta sinplifikatzearren.
Industriak 247.000 euro baino gehiago eman ditu oinarri teknologikoko enpresa berritzaileak sortzea eta finkatzea bultzatzeko
Nafarroako Ekintzailetzaren III. Plana 2021-2024, Zientziaren eta Teknologiaren inguruko ekainaren 27ko Foru Legea eta Nafarroako S4 Espezializazio Adimentsuaren estrategiaren esparruan, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak, Energiaren, Enpresa-arloko I+G+b-ren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 247.111 euroko laguntzak eman ditu oinarri teknologikoko enpresa berritzaileak sortzeko eta finkatzeko.
Lepoederretik barrena igarotzen den Done Jakue Bidea itxi egingo du negu-denboraldirako Nafarroako Gobernuak
Colegiata de Santa María de Orreaga/Roncesvalles Nafarroako Gobernuak, azaroaren 1etik aurrera, Done Jakue Bidearen ekialdeko saihesbidea itxiko du Saint Jean Pied-de-Port eta Orreaga artean, Lepoederreko mendi-lepoan. Neurri horren helburua da erromesen eta larrialdietako langileen segurtasuna bermatzea laino eta elur gehien izaten den bide-zatian. Neurria martxoaren 31ra arte egongo da indarrean.
Nafarroako Gobernuak eztabaida publiko bat sustatu du familien eta espezialisten artean, haurtzaroan eta nerabezaroan pantailak erabiltzearen inguruan
Nafarroako Gobernuak datorren azaroaren 15ean egingo du ‘Digital Kids: Debekua vs. Hezkuntza’ jardunaldia, familiek eta espezialistek eztabaida dezaten haurtzaroan eta nerabezaroan pantailak eta gailu mugikorrak erabiltzeak duen eraginaren inguruan nahiz hezkuntza digital kontzienteago eta seguruago bat izateko estrategiak eta tresnak ezagutzearren.