Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzen deialdia egin du

“Lehiatu Sustapena” programak 700.000 euro bideratuko ditu horretara. Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko “Lehiatu Sustapena” programako laguntzen deialdiaren berri eman dio Gobernu Kontseiluari. Guztira 700.000 euro bideratuko dira laguntza horietara. Laguntzen onuradunek nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-sektoreetakoak izan behar dute,… Seguir leyendo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzen deialdia egin du

Erabaki-proposamena, Ikerbasque Fundazioari milioi bat eta ehun mila euroko zuzeneko laguntza emateko dena, Ikerbasque Research Associates langileen ikerketa-karrera bultzatzeko

Ikerbasqueren karrera zientifikoan zubi bat ezartzeko eta, ondoren, ikertzaile seniorren goi-mailako kategorian sartzeko (Research Professors, adibidez), Ikerbasquek Ikerbasque Research Associates programa jarri zuen abian 2016an. Research Associates programa berri honekin, Euskadin ikertzaile gazteentzat karrera zientifikoa garatzeko proposamen integral bati erantzuten zaio, baldintza jakin batzuetan unibertsitate edo ikerketa-zentro batean kontratu egonkor bat lor baitezakete Ikerbasque programaren… Seguir leyendo Erabaki-proposamena, Ikerbasque Fundazioari milioi bat eta ehun mila euroko zuzeneko laguntza emateko dena, Ikerbasque Research Associates langileen ikerketa-karrera bultzatzeko

Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako laguntzak onartu ditu, bake epaitegien 2024ko funtzionamendua estaltzeko

Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko udalei zuzenduriko laguntzak onartu ditu, Bake Epaitegien 2024ko funtzionamenduari loturiko gastuak ordain ditzaten. 500.000 euroko aurrekontu-zuzkidura izango dute, udalerriei erakunde judizial hauen ondoriozko gastu operatiboak kudeatzen laguntzeko. Aurtengo abendura arte Euskal Autonomia Erkidegoan dauden 251 udalerrietatik, 237k Bake Epaitegia dute: 106k Bizkaian, 82k Gipuzkoan eta 49k Araban. 500.000 euroko aurrekontu-sail… Seguir leyendo Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako laguntzak onartu ditu, bake epaitegien 2024ko funtzionamendua estaltzeko

Segurtasun Sailak IBMren hardware eta software sistema eguneratuko du

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio gaur Segurtasun Saileko IBMren hardwarea eta softwarea eguneratzeko administrazio-kontratuari. Kontratuaren xedea izango da sistemaren zenbait lizentzia hornitzea, bai eta IBM biltegiratze-sistemaren nodoen eguneratze teknologikoa, instalatutako oinarriaren lizentzien euskarri-zerbitzua eta mantentze-zerbitzua eta IBMren lizentzia batzuei lotutako Euskarri Tekniko Aurreratuko zerbitzua ere. Horrela, kontratua 2025eko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra arte… Seguir leyendo Segurtasun Sailak IBMren hardware eta software sistema eguneratuko du

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak nekazaritzaren eta arrantzaren sektoreetako ibilbide profesionalak aitortzeko 2024ko «Gonzalo Nárdiz» XXI. Sariak deitu ditu

Pertsonei edo kolektiboei zuzenduta: Jabier Herrerok sortutako “Hiru elementuak” izeneko artelanaren brontzean galdatutako eskultura Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak nekazaritzaren eta arrantzaren sektoreetako ibilbide profesionalak aitortzeko 2024ko «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» Sariak deitu ditu. Sarien onuradun izan daitezke nekazaritzaren eta arrantzaren sektoreetan egindako lanagatik nabarmendu diren eta euren ibilbide profesionala nagusiki Euskadin, denbora luzean… Seguir leyendo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak nekazaritzaren eta arrantzaren sektoreetako ibilbide profesionalak aitortzeko 2024ko «Gonzalo Nárdiz» XXI. Sariak deitu ditu

Agindua, zeinaren bidez iragartzen baita ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programarako deialdia

Agindu honen xedea da dedikazio esklusiboarekin ikerketa-zentroetan egonaldiak egiteko laguntzetarako deialdia egitea, norgehiagoka-erregimenean, bi helburu hauek betetzeko: batetik, I+G+B zentro eta erakundeetako ikertzaileen eta unibertsitateko irakasleen mugikortasun geografikoa bultzatzea, eta, bestetik, ikerketa-taldeen lehiakortasuna eta gaitasuna hobetzea. Egonaldian zehar, ikertzaileek ikerketa-proiektu bat garatu beharko dute, zeina talde hartzailearen lan-ildoan integraturik egongo baita, edo, bestela, goi-mailako lotura… Seguir leyendo Agindua, zeinaren bidez iragartzen baita ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programarako deialdia

Gobernu Kontseiluak tokiko esparruan osasuna sustatzeko laguntzen deialdia onartu du

Osasun Sailak 250.000 € jarriko ditu laguntza horietarako, herritarren bizi-baldintzak hobetzera bideratzen diren proiektu partehartzaileak finantza daitezen Osasuna sustatzea helburu duten eta jarduera fisikoarekin, elikadura osasungarriarekin, ongizate emozionalarekin eta osasuna eta ongizatea erraztuko dituzten inguruneekin lotuta egon daitezkeen jarduketak lagunduko dira diruz  Gobernu Kontseiluak, Osasun Sailak eskatuta, onartu ditu, 2024an Euskadiko tokiko esparruan, komunitate-partaidetzako prozesuen… Seguir leyendo Gobernu Kontseiluak tokiko esparruan osasuna sustatzeko laguntzen deialdia onartu du

Euskal gizataldeetako pertsonen premia larriko egoerei erantzuteko laguntzak

Eusko Jaurlaritzak Euskal Etxeetarako 212.000 euroko laguntza-saila onartu du gaur. Euskal gizataldeetako pertsonen premia larriko egoerei eta laguntza-beharrei erantzuteko bideratuko da diru hori. Gaur onartutako laguntzei esker arreta jasoko dute gizarte-bazterketako egoera larrian dauden pertsonek, dela herrialde batzuetan izandako moneta-oszilazioen eta ekonomia-gabezien egoeragatik, dela adinagatik, dela gabezia-egoerengatik, dela osasun-krisialdiengatik edota bat-batean sortutako istripuen ondoriozko ezgaitasunengatik. … Seguir leyendo Euskal gizataldeetako pertsonen premia larriko egoerei erantzuteko laguntzak

Osasun Sailak 1,7 milioi euro baino gehiago jarriko ditu adikzioen arloko tokiko planak garatzeko laguntzetarako

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du komunitate-esparruan adikzioen tokiko planak garatzen laguntzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren 2024ko ekitaldiko laguntza ekonomikoen deialdiaren Agindua. Laguntza horietan Euskadin diharduten toki-erakundeentzako eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako 1.735.900 euro daude. Laguntzak bideratzen dira komunitate-prebentzioko programak garatzera, adikzioen arloan arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak egitera eta jokabide osasungarriak sustatzera, baita zenbait… Seguir leyendo Osasun Sailak 1,7 milioi euro baino gehiago jarriko ditu adikzioen arloko tokiko planak garatzeko laguntzetarako

Erabaki-proposamena, BCMaterials-i zortziehun mila euroko zuzeneko laguntza emateko dena, energia, nanokimika eta ingurumena erremediatzeko eta mikrofabrikaziorako materialetako laborategiak ezartzeko

BCMaterials nazioarteko erreferentziazko zentro gisa finkatzeko, funtsezko elementu bat zentroaren hedapena da, ildo eta arlo desberdinetarako ikertzaileak eta ikerketa-laborategi espezifikoak sartzeko espazio egokiak sortuz. Laguntza horri esker, lau laborategi ezarriko dira, gure ingurune hurbileneko behar zientifiko eta teknologikoei erantzuteko, bai unibertsitate mailan, bai industria eta gizarte mailan ere. Ikerketa Zuzendaritzak, 800.000 euroko zuzeneko laguntzaren bidez,… Seguir leyendo Erabaki-proposamena, BCMaterials-i zortziehun mila euroko zuzeneko laguntza emateko dena, energia, nanokimika eta ingurumena erremediatzeko eta mikrofabrikaziorako materialetako laborategiak ezartzeko