Arte Gaztearen Topaketen 40. edizioko proiektu finalistak aukeratu dituzte

Hainbat diziplinatako (Arte Plastikoak eta Ikus-entzunezkoak, Arte Eszenikoak, Literatura, Diseinua eta Musika) 40 proiektu artistiko aukeratu dira Nafarroako Gazteriaren Institutuak urtero antolatzen dituen Arte Gaztearen Topaketen 40. edizioan, arte-komunitate gazte bat sortzeko helburuarekin. Hala, praktika artistikoak, prestakuntza eta arte-ekoizpenerako espazioak eskainiko zaizkie artistei, beren arte-lanari lotutako esperientziak, prozesuak eta ikaskuntzak ahalbidetzeko.

Hasi dira Tafallako Suhiltzaileen Parke berria egiteko lanak, inguruko 30.000 biztanleri baino gehiagori zerbitzua emango diena

Amparo López Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak Tafallako suhiltzaileen eskualdeko parke berria eraikitzeko lanak hasi diren gunea bisitatu du gaur. Nabarmendu duenez, “instalazio horrek izaera estrategikoa du Nafarroa osoan larrialdiari aurre egiteko, bai geolokalizazioagatik, bai funtzionaltasunagatik, eta erreferentzia bat da komunitateko etorkizuneko parkeentzat”. Era berean, adierazi duenez, “parke horrek inguruko 24 udalerri eta kontzejuetako… Seguir leyendo Hasi dira Tafallako Suhiltzaileen Parke berria egiteko lanak, inguruko 30.000 biztanleri baino gehiagori zerbitzua emango diena

Chivite Lehendakaria BeeCycle proiektua sustatu duen partzuergo koreano-espainiarrarekin bildu da, proiektua ezartzen aurrera egiteko

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko Lehendakariak eta Mikel Irujo Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak bilera egin dute gaur goizean, Nafarroako Jauregian, SungEel HiTech eta Samsung C & T enpresa korearren ordezkariekin eta haien kide espainiarrekin. Horiek Nafarroan dira, BeeCycle proiektuaren jarraipena egiteko hainbat bileretara joateko. BeeCyclek Nafarroako ibilgailu elektrikoen bateriak birziklatzeko lehen planta… Seguir leyendo Chivite Lehendakaria BeeCycle proiektua sustatu duen partzuergo koreano-espainiarrarekin bildu da, proiektua ezartzen aurrera egiteko

Nafarroako Museoak Kultura Modernoari buruzko bigarren ikastaroa hartuko du

Nafarroako Museoak Kultura Modernoari buruzko bigarren ikastaroa hartuko du irailaren 10etik 12ra. Oraingo honetan, ‘Gosea eta krudelkeria. Gerra Aro Modernoan’ izenburua izango du eta. José Francisco Alenza García, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Administrazio Zuzenbideko katedradunak zuzenduko du. Matrikula egiteko epea astearte honetan, hilak 27, irekiko da eta irailaren 9an amaituko da.

Ur-hornidura bermatzeko jarduera batek Zarrakazteluko ‘Estanca de los Dos Reinos’ urmaeleko biodibertsitatea kontserbatzea ahalbidetuko du

Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak eta Bardeako 2. Ureztatzaileen Komunitateak hitzarmena sinatu dute Estanca de los Dos Reinos izeneko urmaelaren eta hezegunearen ekosistema eta biodibertsitatea babesteko. Estanca Zarrakaztelun dago eta bertan uretako hegazti-espezie batzuk bizi dira. Zehazki, hitzarmenaren helburua da espazio horretan uraren gutxieneko hornidura gutxienez urteko bi unetan bermatzea: udaberrian itzultzen diren hegaztiek habiak… Seguir leyendo Ur-hornidura bermatzeko jarduera batek Zarrakazteluko ‘Estanca de los Dos Reinos’ urmaeleko biodibertsitatea kontserbatzea ahalbidetuko du

IRIS Nafarroa Berrikuntza Poloak gune berri bat izango du Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hirian digitalizazioa Erriberako gizarteari hurbiltzeko

Foru Exekutiboak, IRIS Nafarroa Berrikuntza Digitaleko Poloaren bidez, Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hiriarekin (CAT) lankidetzan dihardu, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari atxikitako enpresa publikoa, bere zerbitzuak Erriberako enpresei eta herritarrei hurbiltzeko. Horretarako, CATek gune bat prestatu du, Nafarroako IRISek pertsona, enpresa, erakunde edo administrazio publiko bakoitzaren beharretara egokitzen diren zerbitzu espezializatuak eskaintzen dituen katalogoari buruzko aholkularitza eta… Seguir leyendo IRIS Nafarroa Berrikuntza Poloak gune berri bat izango du Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hirian digitalizazioa Erriberako gizarteari hurbiltzeko

Zarauzko Emakumeen* Etxeak ikasturte berrirako programazioa aurkeztu du

Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamentuak Emakumeen* Etxeko ikasturte berrirako programazioa aurkeztu berri du. Bertan, lehen lauhilekoan garatuko diren ikastaro eta ekitaldiak jakitera eman dira. “Emakumeen etxearen helburuen barruan, besteak beste, emakumeon arteko sareak sortzea, esperientziak eta bizipenak partekatzea, elkar entzutea, emakumeoi ikusgarritasuna ematea eta ahalduntzea daude”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak. “Baina bereziki, gure… Seguir leyendo Zarauzko Emakumeen* Etxeak ikasturte berrirako programazioa aurkeztu du

Hondarribiko Udalak Jai Nagusietako kartela eta egitaraua aurkeztu ditu

Hondarribiko Udalak irailaren 6tik 11ra ospatuko diren Jai Nagusietako kartela eta egitaraua aurkeztu ditu. Prentsaurrekoan, Ortzi Alonso eta Josu Peña Kultura eta Gizarte Kohesioko zinegotziek eta Goio Uriarte eta Maddi Carton Kultura teknikariek hartu dute parte. Kartelari dagokionez, lehiaketaren irabazlea Oier Gil Mendizabal hondarribiarra izan da, ‘Denok egiten dugu festa’ leloa duen kartelarekin. Ortzi Alonsok… Seguir leyendo Hondarribiko Udalak Jai Nagusietako kartela eta egitaraua aurkeztu ditu

Hondarribiko adinekoen omenezko bazkarirako sarrerak irailaren 2an eta 3an banatuko dira

Urtero bezala, Hondarribiko jaietan adinekoen omenezko ohiko bazkaria egingo da. Irailaren 10ean izango da, Ardora jatetxean, katering enpresa baten eskutik. Bazkalostean, gainera, musika egongo da. Bazkarira joateko sarrerak doakoak dira eta irailaren 2an eta 3an banatuko dira, 10:30etik 12:30era Itsas Etxean. Gonbidapena udalerrian erroldatuta dauden 65 urtetik gorako pertsonei luzatzen zaie. Pertsona bakoitzak gehienez bi… Seguir leyendo Hondarribiko adinekoen omenezko bazkarirako sarrerak irailaren 2an eta 3an banatuko dira

Ertzaintzak 60 pertsona baino gehiago identifikatu ditu asteburuan Legution egindako makrofesta batean

Asteburuan, Ertzaintzak Legutioko landa-finka batean egindako makrofesta batean esku hartu, eta 60 pertsona baino gehiago identifikatu zituen. Kontzentrazioan parte hartu zuten pertsonei hainbat administrazio-zehapen jarri zaizkie, zenbait arrazoi tarteko. Larunbat goizean, Ertzaintzak jakin zuen Legution, landa-partzela baten inguruan, ibilgailu asko kontzentratzen ari zirela, eta, itxuraz, «Rave» motako festa bat ospatzen ari zela. Ertzaintza bertaratu zenean,… Seguir leyendo Ertzaintzak 60 pertsona baino gehiago identifikatu ditu asteburuan Legution egindako makrofesta batean