Hezkuntzak mantendu egin ditu LHn hizkuntzen ikaskuntza indartzeko laguntzak

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2024-2025 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuetan atzerriko hizkuntza indartzeko ikastaroak egiteko dirulaguntzak jasotzeko deialdia egiten duen Agindua. 100.000 euroko inbertsioarekin, deialdi horren bidez Lanbide Heziketako zikloetako ikasleei atzerriko hizkuntzako ikastaroak emateko —ikastetxean bertan eta eskola-orduetatik kanpo— dirulaguntzak eskaintzen dira. Ikastaro horiek gutxienez 60 ordukoak eta gehienez… Seguir leyendo Hezkuntzak mantendu egin ditu LHn hizkuntzen ikaskuntza indartzeko laguntzak

Eusko Ikaskuntzari dirulaguntza zuzena ematea onartu da, Euskal Autonomia Erkidegoko herri txikietan merkataritza sustatzeko

Gobernu Kontseiluak onartu du Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 30.000 euroko dirulaguntza zuzena ematea Eusko Ikaskuntzari. Laguntza hori Euskal Autonomia Erkidegoko herri txikietan merkataritza bultzatuko duten estrategiak elkarrekin sortzeko da. Ekimena tokiko merkataritza-sarea indartzeko eta soluzio berritzaileen bidez ekintzailetza berriak sustatzeko etengabeko ahaleginaren parte da. Helburu nagusia da eskualde-estrategia integratuak garatzea eta egikaritzea,… Seguir leyendo Eusko Ikaskuntzari dirulaguntza zuzena ematea onartu da, Euskal Autonomia Erkidegoko herri txikietan merkataritza sustatzeko

Elkarte edo fundazioek memoria historikoa berreskuratzeko garatzen dituzten proiektuetarako 112.500 euroko laguntza onartu da

Eusko Jaurlaritzak bide eman dio gaur memoria historikoa eta demokraziaren eta askatasunaren aldeko borroka, Euskal Autonomia Erkidegoan 1936-1977 aldian, berreskuratzeko, ikertzeko eta zabaltzeko proiektu espezifikoak finantzatzeko deialdiari. Deialdi hau 112.500 eurokoa da, eta memoria historikoan diharduten elkarte eta fundazioek gauzatutako ekimenak sustatzera bideratuta dago. Laguntza-lerro honetarako eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, Euskal Herriko… Seguir leyendo Elkarte edo fundazioek memoria historikoa berreskuratzeko garatzen dituzten proiektuetarako 112.500 euroko laguntza onartu da

Gobernu Kontseiluak erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko laguntzak onartu ditu

Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoa 2023-2027 NBBEFren kontura, 2024rako 92.000 euro izango dira gehienez Jaurlaritzaren Kontseiluak Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren agindua onartu du. Agindu horren bidez, erlezaintzarako laguntzak arautzeko oinarriak onartu dira, 2023ko abuztuaren 1etik 2024ko uztailaren 31ra bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoan, 2023-2027ko Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren esparruan. 2024… Seguir leyendo Gobernu Kontseiluak erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko laguntzak onartu ditu

Kultura eta Hizkuntza Politika sailak Tximist proiektuaren bitartez gazteak sare sozialak euskaraz kontsumitzera erakarri nahi ditu

Gobernu Kontseiluak 150.000 euroko dirulaguntza bat onartu du gaur “Arabako Ikusentzunezko SLU” entitatearentzat “Tximist” izeneko proiektuaren bitartez euskarazko edukiak sare sozialetetara (youtube, instagram, tiktok) eta plataformetara (Spotify) hurbiltzeko. Helburua 18 eta 25 urte bitarteko gazteen artean euskaraz kontsumitzeko ohiturak sustatzea da, izan ere, eremu digitala eta aisialdia euskalduntzea dira, besteak beste, datozen urteetako erronkak. Tximist… Seguir leyendo Kultura eta Hizkuntza Politika sailak Tximist proiektuaren bitartez gazteak sare sozialak euskaraz kontsumitzera erakarri nahi ditu

Kontratazio Mahaiak irizpena eman du, aldeko txostenarekin, Bizkaiko anbulantzien zerbitzua La PAU taldeari esleitzearen alde, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren babesarekin

Enpresak ibilbide-orri bat prestatu du datozen sei hilabeteetarako, nominen kudeaketa eta kontrola prozesu sendoagoa, fidagarriagoa eta bermatzaileagoa izan dadin langileentzat Gainera, diruzaintza-plan bat aurkeztu du, kontratu berria esleitu eta gauzatzen hasi ondoren gerta daitezkeen likidezia-arazoak konpontzeko Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzak ebatzi du Bizkaiko anbulantzien zerbitzua La Pau S.C.C. enpresari esleitzea, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko… Seguir leyendo Kontratazio Mahaiak irizpena eman du, aldeko txostenarekin, Bizkaiko anbulantzien zerbitzua La PAU taldeari esleitzearen alde, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren babesarekin

Javier Hurtado sailburuak legegintzaldiko helburuak eta lehentasunak aztertu ditu Onda Vascako elkarrizketan

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua elkarrizketatu dute gaur Onda Vascan. Legegintzaldi berrirako helburuak eta erronkak aztertu ditu, eta turismoaren arloko lehen seihilekoaren balantzea egin du. Sailburuari 6 hilabeteko epean aurkezteko konpromisoa hartu duen egonaldi turistikoen gaineko zergari buruz galdetu zaio.

Eusko Jaurlaritzak 2 milioi euro baino gehiagoko dirulaguntzak onartu ditu hezkuntzarekin lotutako ekimenak garatzeko

Asteartero bezala, Sailburuak Gobernu Kontseiluan bildu dira gaur goizean, Imanol Pradales Lehendakaria buru izanik. Bileran, hainbat gairi buruzko akordioak hartu dira; besteak beste, hezkuntzaren arloan, 2 milioi euro baino gehiago onartu dira euskararekin, lanbide-heziketarekin eta hezkuntzako elkarteekin lotutako ekimenak garatzeko. Era berean, Pradalesek XIII. Legegintzaldiko Gobernu Programa aurkeztu die Sailburuei. Programa horrek EAJ-PNVren eta PSE-EEren… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzak 2 milioi euro baino gehiagoko dirulaguntzak onartu ditu hezkuntzarekin lotutako ekimenak garatzeko

Los Servicios de Emergencia de Euskadi han establecido un dispositivo de búsqueda para localizar a un hombre desparecido en Karrantza

24_0433 Los Servicios de Emergencia de Euskadi han establecido un dispositivo de búsqueda para localizar a un hombre desparecido en Karrantza Los Servicios de Emergencia de Euskadi han establecido un dispositivo de búsqueda para localizar a un hombre desparecido en Karrantza Servicio de prensa 2024-07-30 La desaparición del hombre de 59 años tuvo lugar durante… Seguir leyendo Los Servicios de Emergencia de Euskadi han establecido un dispositivo de búsqueda para localizar a un hombre desparecido en Karrantza

Merkataritza-lokalak eraberritzeko edo hedatzeko dirulaguntzak emango dituen ordenantza prestatzen ari da Barakaldo

Eraberritzeak egin edo lokal berriak ireki nahi dituzten udalerriko merkataritza-establezimenduentzako laguntzak arautzeko ordenantza bat onartzeko lanean ari da Barakaldo. Hori izan zen Barakaldoko Udalak Merkataritza Mahaiaren bileran egindako iragarki nagusietako bat. Bilera hori duela egun batzuk egin zen, sektoreko elkarteen eta udaleko talde politiko guztien parte-hartzearekin, eta bere osaera berritu du azken hauteskundeen ondoren. «Sektorearen… Seguir leyendo Merkataritza-lokalak eraberritzeko edo hedatzeko dirulaguntzak emango dituen ordenantza prestatzen ari da Barakaldo